Ezkila tubular

Ezkila tubular
Deskribapena
Motasets of percussion tubes (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena111.232
Hedadura

Ezkila tubularrak musika-tresna bat dira, zehazki, metalez kolpatutako idiofono bat. Kanpai tubular esaten zaie, izan ere, haien soinua elizako ezkilena bezalakoa da, emulatu nahi dena. Jatorrizko kanpai handiak eta ez oso praktikoak orkestrara ez eramateko modu bat izan zen.[1]

Tutu-formako kanpaiak 18 hodi metaliko (kobrezkoak edo letoizkoak) hutsak dira, eta armazoi batetik zintzilik daude. Hodi horiek mazo batekin edo birekin kolpatzen dira. Hodia goiko sekzioan jotzen da beti. Soinua geldiarazteko barra edo pedal bat erabiltzen da.

Kanpai (hodi) bakoitzak luzera desberdina du, nota desberdinak eskaini ahal izateko. Afinazioa ahalbidetzen du, eta, beraz, soinu zehatza duen musika-tresna da.

  1. Vienna Symphonic Library: Información sobre las campanas tubulares. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne